undefined

Bizi Ametsa Athletic Club Museoan

Bizi Ametsa Athletic Club Museoan

Athletic Club Museoak “Betetako Ametsak” aldi baterako erakusketa antolatu du apirileko Kopako finalak ahalik eta gehien gozatzeko

Datorren apirileko Kopako finalen aurrean, Monchin kazetari ospetsuak 1950eko hamarkadan “Athleticek eta beste talde batek jokatzen duten partida” bezala definitu zuena, Athletic Club Museoak bere funtsen zati bat berrantolatu du athleticzale guztiek aste historiko hauetaz gozatu eta esperientzia era berezian bizi ahal izateko.

Museoko erabilera anitzeko aretoan “Betetako ametsak” aldi baterako erakusketa antolatu da, eta bertan Athleticek 1902tik 1984ra lortutako sari guztiak bildu dira. Kopako txapeldunaren garaikurrak, partida haietako pieza originalekin eta Aliron abesteko ametsa bete zuten taldeen irudiekin batera.

Era berean, Athletic Club Museoaren bilduma iraunkorreko objektu nabarmenekin deskarga daitekeen gida digital bat eskaintzen da. Kopa, ezin bestela izan, protagonista da Athletic Club Museoan, eta gida honek bistaratzen du.

Gainera, normalean erakusgai ez dauden pieza ugari aurkezten dira jendaurrean (kamisetak, baloiak, opariak eta aurkarien banderinak), historian gehiago sakondu ahal izateko fitxekin osatuta, Museoan bertan kontsulta daitezkeenak.

Museora eta erakusketa honetara doazenek lehoiek lortutako azken Kopari eskainitako eremuan garaikurrarekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango dute, palmares zuri-gorriko 24. Kopa.

Aldi baterako erakusketa AC Museora egindako bisitaren parte da, eta ohiko ordutegiei eusten die (asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara). Aprobetxatu aukera paregabe hau eta egin bisita gure historiari!

Athletic Club Museoaren Sarreren Erreserba