undefined

San Mames, horiz, endometriosiagatik

San Mames, horiz, endometriosiagatik

Martxoan zehar, oso ezaguna ez den eta detektatzen zaila den emakumezkoen gaitz hori ikusarazi nahi da

Kolore horia, endometrosiaren prebentziorako kanpainaren ikurra, San Mamesen agertu zen atzo, larunbata, gauean, gogorarazteko mundu osoan 176 milioi emakumek dutela gaixotasun hori, sendabiderik ez duen gaitza, eta ezinbestekoa dela ikerketek aurrera jarraitzea, jasaten duten pertsonei behar duten laguntza medikoa emateko.

Endometriosia emakumeei eragiten dien patologia bat da, eta umetokian, endometrioitik kanpo, hazten den ehunaren presentziaren ondorio da. Obarioetan, maskurian edo digestio-aparatuan ere ager daiteke. Diagnostiko zaila duenez, askotan beste arazo abdominal, lunbar edo ginekologiko batzuekin nahasten da, eta, horregatik, oraindik ez da oso gaixotasun ezaguna emakumeentzat.