undefined

Kopako finalaren kamiseta

Kopako finalaren kamiseta

Datorren larunbatean lehoiek La Cartujan jantziko duten elite elastiko bera salgai, finaleko partxe berezia bularrean eta Kopako eta Bizi Ametsako adabakiak mahuketan dituela

Athletic Clubek datorren larunbatean, apirilaren 3an, Realaren aurka Sevillako La Cartuja estadioan jokatuko duen Errege Kopako final handian bere futbolariek jantziko duten ELITE elastiko bera jarri du salgai.

Zuri-gorrien elastikoak, edizio mugatuan salgai, hiru berezigarri izango ditu oraingoan: finalaren logotipoa bularrean, Bizi Ametsaren adabakia mahuketako batean, eta beste Kopako txapelketaren beste adabaki bat bestean, Athletic Clubek bere 25. titulua lor dezakeen lehiaketa sinbolizatuz.

Elastikoak, futbolariek zelaian erabiliko duten berak, New Balance Dry teknologia dauka, une oro freskotasuna eta erosotasuna mantentzeko, eta Athleticen online dendan lor daiteke jada. Klubak San Mamesen duen denda fisikoan ere eros daiteke.