undefined

2020-21 Kopako finalaren kamiseta

2020-21 Kopako finalaren kamiseta

A la venta la misma camiseta ELITE que vestirán los leones el próximo sábado en La Cartuja, con la leyenda en el pecho y los parches de Copa y Bizi Ametsa en las mangas

Athletic Clubek datorren larunbatean, apirilaren 17an, Bartzelonaren aurka Sevillako La Cartuja estadioan jokatuko duen Errege Kopako final handian bere futbolariek jantziko duten ELITE elastiko bera jarri du salgai.

Zuri-gorrien elastikoak, edizio mugatuan salgai, hiru berezigarri izango ditu oraingoan: finalaren logotipoa bularrean, Bizi Ametsaren adabakia mahuketako batean, eta beste Kopako txapelketaren beste adabaki bat bestean, Athletic Clubek bere 25. titulua lor dezakeen lehiaketa sinbolizatuz.

Elastikoak, jokalariek zelaian erabiliko duten berak, New Balance Dry teknologia dauka, une oro freskotasuna eta erosotasuna mantentzeko, eta Athleticen online dendan lor daiteke jada. Klubak San Mamesen duen denda fisikoan ere eros daiteke.