undefined

Erika Vazquez bueltan dago

Erika Vazquez bueltan dago

Lesio batengatik lau hilabetez bajan egon ostean, aurrelaria Iraia Iturregiren esanetara dago denboraldiaren azken txanpan parte hartzeko

Lau hilabete luze igaro dira Erika Vazquezek Primera Iberdrolako azken partida jokatu zuenetik. 2020ko abenduaren 13an, Huelvan, aurrelari zuri-gorriak kolpe ederra hartu zuen belaunean atezainaren aurka talka egin ondoren. Hasiera batean, partida arazorik gabe amaitu zuen eta balorazioa Bilbora iristean egitea erabaki zen. Klubeko Zerbitzu Medikoek egindako azterketaren arabera, bihurrituta zeukan eskuin belauneko alboko lotailua.

Sendatze-epea zalantzazkoa zen arren, nafarra apurka-apurka sendatzen joan zen, baina otsailaren erdialdean kaltetuta geratu zen, soleoan beste lesio bat izan baitzuen, eta horrek atzeratu egin zion taldeko entrenamenduetan sartzea. Lehen lesiotik lau hilabete bete ondoren, 38 urteko jokalaria prest dago denboraldiko azken txanpari aurre egiteko. Gainera, partida bat baino ez zaio falta marka historikoak hausten jarraitzeko eta 400 partidetara heltzeko; izan ere, bere oraingo entrenatzailea den Iraia Iturregik (402) eta Eli Ibarrak (413) baino ez dute partida kopuru hori gainditu.

Denboraldi honetan, Erika Vazquezek bakarrik 8 partidatan parte hartu du eta gol bat lortu du. Hortaz, 261 sartu ditu Athleticekin, eta Klubaren historiako golegilerik handiena da.