undefined

Gure hedabide ofizialek Sevillako finalera hurbilduko zaituzte

Gure hedabide ofizialek Sevillako finalera hurbilduko zaituzte

Klubeko hedabide digitalek zuzeneko saio bereziak eskainiko dituzte ostiralean eta larunbat arratsalde osoan zehar Sevillatik

Apirilaren 3ko 2019-20 Kopako finalean egin bezala, Athletic Clubeko kanal digitalek programazio berezia eskainiko dute berriro, zale zuri-gorriek euren taldearen azken ordua ezagutu dezaten larunbat honetan Bartzelonaren aurka jokatuko duten 2020-21 Kopako finala baino lehen.

Zuzeneko konexio guztiak Youtuben, Twitterren eta Facebooken jarraitu ahal izango dira, baita Athletic Cluben webgunean eta app ofizialean ere.

Bihar, ostirala, saio berezia eskainiko da La Cartuja zelaitik, Iker Muniain eta Marcelino Garcia Toralen prentsaurrekoen zuzeneko emanaldiarekin, 19:15etik aurrera. Horrez gain, hainbat protagonisten adierazpenak eta egunean zehar gertatutakoaren errepasoa izango dira ikusgai, finalaren aurreko entrenamenduaren lehen minutuak zuzenean jarraitu aurretik.

Larunbatean konexio bereziak egingo dira lehoien kontzentrazio hoteletik 13:00etan, 15:00etan, 17:00etan eta 19:00etan, taldearen azken orduarekin eta elkarrizketa eta eduki esklusiboekin.

20:15ean, taldeak kontzentrazio-hoteletik La Cartuja estadiora egingo duen bidea ezagutuko dugu zuzenean.

Azkenik, 21:00etan, La Cartujako berdegunetik, partidaren azken ordua ezagutuko dugu eta lehoien beroketa zuzenean biziko dugu final handiaren aurretik.