undefined

Entrenatzaileak eta kapitainak, Koparekin

Entrenatzaileak eta kapitainak, Koparekin

Marcelinok eta Koemanek, Iker Munian eta Lionel Messirekin batera, bi taldeek lortu nahi duten garaikurrarekin argazkia atera dute, finalerako 24 orduren faltan

Marcelino, Koeman, Iker Muniain eta Lionel Messi, Athletic Clubeko eta FC Bartzelonako entrenatzaile eta kapitainek, argazki ofiziala atera dute 2020-21 Kopako garaikurrarekin, bihar Cartujako estadioan jokatuko duten final handitik 24 ordu lehenago.

Ohiko ekitaldiak adeitasun irudiak utzi ditu Errege Kopako garaikur gehien dituzten taldeen artean. Lehoiek eta katalanek bihar jokatuko dute titulua, 21:30etik aurrera, argazkietarako zapaldu duten berdegune berean.