undefined

Helburua: Sentsazioak berreskuratzea

Helburua: Sentsazioak berreskuratzea

Athleticek Benito Villamarinen jokatuko du (asteazkena, 20:00etan) Ligan geratzen diren zortzi jardunaldietarako lehiakortasuna berreskuratzeko asmoz

Athleticek Ligako 31. jardunaldiari ekingo dio, Betisen aurka Benito Villamarinen, taldeak denboraldiko une askotan erakutsi duen lehiarkortasuna berreskuratzeko asmoz. Kopako porroten ostean, Marcelinoren mutilak hiru puntuak lortzen saiatuko dira Sevillan, LaLigako azken txanpari begira konfiantza eta sentsazio onak hartzen hasteko. Zortzi jardunaldi aurretik.

Lehoiek aurten bi aldiz irabazi dioten aurkari bat izango dute aurrean. Lehen itzulian, Gaizka Garitanok gidatutako Athletic Clubek Manuel Pellegriniren taldeari irabazi zion San Mamesen, 4 goleko aldearekin. Ondoren, Kopako final-laurdenetako zozketak kanporaketa bizia ekarri zuen andaluziarren eta zurigorrien artean. Partida penaltietara joan zen, Raul Garciak 94. minutuan berdinketa lortu ostean, eta lehoiek aurrera egin zuten.

Athleticek Real Betis LaLigako partidan etxetik kanpo irabazteko aukera izango du bihar. Izan ere, lehoiek azken bi denboraldietan ez dute garaipenik lortu. Azkena, 2017-18 denboraldian izan zen. Raul Garciak, penaltiz, eta Feddalek bere atean sartutako golei esker, ‘Kuko’ Zigandaren taldeak hiru puntuak eskuratu zituen neurketa hartan.