undefined

Lehen taldearen mediku txostena

Lehen taldearen mediku txostena

Yeray Alvarez, Yuri Berchiche eta Iker Muniain lesionatuen zerrendara batu dira eta ez dira erabilgarri egongo biharko partidarako

OIER ZARRAGA: Bilakaera ona. Lezamako instalazioetara joaten da egunero, eta han jarraitzen du errekuperatzen, arazorik gabe.

PERU NOLASKOAIN: Errekuperazio aldia hasi du, lehen aste hauetan oso karga baxuko ariketak eginez.

YERAY ALVAREZ: Lesio arina du eskuin hankako muskulatura iskiotibialean.

IKER MUNIAIN eta YURI BERCHICHE: Lesio bana dute ezkerreko muskulu erdiendinosoan eta eskuineko bizeps femoralean, moderatuak. Azterketa osagarrien bidez ebaluatzen dira, eta lesionatuta egongo diren epea hurrengo egunetako bilakaeraren araberakoa izango da.