undefined

“Ligak zehazten du zure maila, hobetu beharra dugu”

“Ligak zehazten du zure maila, hobetu beharra dugu”

Marcelinok taldea “mentalki osatzea” eta denboraldia amaitu arte “ahalik eta maila handienean lehiatzea” eskatu die jokalariei

Marcelino Garcia Toral Lezamako prentsa aretoan agertu da bihar Benito Villamarinen jokatuko den Betis-Athletic partidaren atarikoan (az. 20:00etan). “Hilabete eta zortzi partida baino gehiago geratzen dira. Gure betebeharra da altxatzea eta ahalik eta maila handienean lehiatzea. Gure zalegoari, ezkutuari eta klub honen historiari zor diogu”, adierazi du zuri-gorrien entrenatzaileak.

Kopako finalen porrotei buruz galdetuta, Marcelinok honakoa esan du: “Tituluak irabazteko benetako aukerak izateko, jardunaldiz jardunaldi Laligan lehiatu behar dugu. Ohiko txapelketa batera utzi izana akatsa izan da, hor erakusten baita benetan talde gisa duzun potentziala. Lehiakorrak izan behar dugu egunero, eta horrela ilusioa baino arrazoi gehiago izango ditugu finalak irabazteko”.

Zuri-gorrien entrenatzaileak onartu duenez, “taldeak hobeto lehiatu ahal izan du” apirileko bi partida erabakigarrietan: “Egia esan, gure errendimendua taldearen potentziala baino txikiagoa da, ez gara gai izan lehia-mailari eusteko. Gure ikasgaia da, eta denboraldia amaitu arte lan egingo dugu horretan”.

“Superliga berriaz” galdetuta, Marcelinok argi hitz egin du: “Lehiaketaren funtsa irabaztea da, eta irabazteak merezi duen saria izan behar du. Hortik urruntzen bagara, futbolak kirol hori izateari utziko lioke Europan. Irabazten baduzu, garaipen horren saria jaso behar duzu”.