undefined

“Zailtasunetik ere haz gaitezke”

“Zailtasunetik ere haz gaitezke”

Marcelinok ontzat jo du bere jokalariek Kopako finalaren ostean izandako erreakzioa: “Betis menderatu dugu, baina gola falta izan zaigu”.

Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak agerraldia egin du Benito Villamarinen prentsa aretoan, Athleticek eta Betisek golik gabe berdindu ostean.

Entrenatzaile zuri-gorriaren ustez, taldearen erantzuna positiboa izan da gaur arratsaldean. “Ondo hasi gara, jarrera onarekin eta aurkariaren atea etengabe bilatuz. Euren txartel gorriak nagusitasun handiagoa eman digu, baina ezin izan dugu golarekin gauzatu. Gol aukerak izan ditugu, baina Bravo oso adi egon da”.

Marcelinok taldea “fisikoki eta mentalki nekatuta” dagoela onartu du, baina jokalariek “eskakizunei ondo erantzun” dietela uste du. “Badakigu egoera deserosoa dela, baina zailtasunetik ere hazi gaitezke, eta hori da denboraldia amaitu arte egingo duguna. Athletic gara eta horrek egunetik egunera hobeak izatea eskatzen digu. Ezin dugu ezkortasuna elikatu”.