undefined

“Derbiak partida estuak dira”

“Derbiak partida estuak dira”

Entrenatzaile zuri-gorriak Realaren taldearen kalitatea azpimarratu du eta azken partidetako dinamika onean jarraitzea espero du

Athleticeko entrenatzailea hedabideen aurrean agertu da, lehoien eta Realaren arteko partida jokatzeko bi egun falta direnean (igandean, 16.30ean). Loiutarrak Ane Azkonaren baja konfirmatu du, baita Lucia Garcia berrreskuratzen duela iragarri ere, “oso egoera onean dagoela” aipatu ondoren.

Joan den asteburuan partidarik ez zuen jokatu taldeak eta Primera Iberdrolari ekingo dio berriz ere, Realaren aurkako neurketarekin: “Derbiarekin berriz lehiatzea dagokigu. Nire lehen derbia izango da entrenatzaile bezala eta berezia ere izango da. Reala denboraldi bikaina egiten ari da, ez bakarrik Champion serako aukerak oraindik dituelako, baizik eta taldearen sentsazioei dagokienez ere. Jokatzeko era desberdinak ditu eta beti irabazteko pentsaera du. Gu ere dinamika onean gaude eta partida iristeko gogoa dut”.

Entrenatzaile zuri-gorriak hitz oso onak izan ditu talde txuri-urdinaren inguruan: “Realak oso jokalari onak ditu, ez dute hasierako talde ona bakarrik, ordezko onak ere baditu. Kalitate handiko jokalariak ditu, fitxaketek plus bat eman diote. Natalia Arroyok baloi-jabetzaren bitartez min egiteko jokatzeko modua eman dio taldeari. Aurten duten talde eta pentsamoldea azpimarratuko nituzke”.

Igandean Lezaman jokatuko den partidari dagokionez, Iturregik esan du “erritmoa duen partida bat interesatzen zaigu. Derbiek beti dute erritmoa, topiko bat da, baina beti egoten dira oso parekatuak taldeak iristen diren dinamikak edozein direla ere”.