undefined

Lehen postua jokoan

Lehen postua jokoan

Playoffetatik astebetera, Bilbao Athleticek lehen postua ziurtatu nahi du igande honetan SD Logroñesen aurka (12:00etan), Mundial 82 futbol zelaian

Bilbao Athleticek Bigarren B Mailako bigarren faseari amaiera emango dio igande honetan SD Logroñesen aurka, Lezaman irabazi zuen aurkariaren kontra, etapa berri honen hirugarren jardunaldian 2-0eko emaitzarekin. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da, Logroñoko Mundial 82 futbol zelaian, eta Joseba Etxeberriaren lehoikumeak multzoko liderrak izango diren ala ez erabakiko du neurketak. Hala ere, talde zuri-gorria datorren asteburuan Extremaduran jokatuko den Smart Bank Ligako playoffetarako sailkatuta dago.

Lehen postuan geratzeak abantaila nabarmena suposatuko luke lehen kanporaketako zozketan, bertan lehoikumeei gainontzeko bost multzoetako hirugarren sailkatuetako baten arteko norgehiagoka suposatuko bailieke. Une honetan, Bilbao Athletic sailkapeneko lehen postuan dago, Real Sociedad B baino puntu bat gorago, Xabi Alonsok zuzentzen duen taldeak Calahorraren aurka aurreko asteburuan galdu ostean.

II-C multzoko sailkapena

1. Bilbao Athletic – 51 puntu (+22)
2. Real Sociedad B – 50 puntu (+23)
3. SD Amorebieta – 48 puntu (+22)
4. CD Calahorra – 41 puntu (+22)

Bilbao Athleticek igandean partida irabazten badu multzoko liderra izango da. Irabazten ez badu, Realak Tudelanoren aurka etxetik kanpo jokatuko duen partidaren emaitzaren zain geratuko da. Bi taldeek puntuekin berdinduz gero (Bilbao Athleticek galduta, Real Sociedad Bk berdinketa erdietsiz), Real Sociedad B izango litzateke lehen postuan geratuko litzatekeena gol average orokorragatik.

II-C multzoko azken jardunaldia

SD Logroñes-Bilbao Athletic (Igandea, 12:00etan)

CD Tudelano-Real Sociedad B (Igandea, 12:00etan)

CD Calahorra-SD Amorebieta (Igandea, 12:00etan)