undefined

“Fidagarriagoak izan behar dugu”

“Fidagarriagoak izan behar dugu”

Marcelinok deitoratu egin du taldearen “joko onak eta esfortzu handiak” partida amaieran “hain porrot handia jaso izana, Osasunari berdinketa emanez”

Marcelino sendo agertu da San Mamesen Athleticen eta Osasunaren arteko berdinketaren ostean emandako prentsaurrekoan: “Ezin dugu egin azken minutuetan egin duguna partida gure esku izanda. Jokoari fidagarritasuna eman behar zaio, ez da hau gertatzen zaigun lehen aldia”.

Azken minutuak “aldeko emaitzarekin jokatzen jakitearen” garrantzia azpimarratu du zuri-gorrien entrenatzaileak. “Area defendatzen ez baduzu, ez duzu partidarik irabazten. Osasunaren bigarren gola katean hartutako erabaki txarretatik heldu da”. Marcelinok gaineratu du: “Taldeak erakutsitako joko onak, erritmoak eta esfortzu handiak sekulako porrota jaso dute 89. minutuan, gure hutsengatik. Izorratu egiten nau, gauza asko ondo egiten dituztelako hain zigor handia jasotzeko, baina jaso egiten dugu ez dakigulako lasai jokatzen tarte horretan. Askoz fidagarriagoak izan behar dugu”.