undefined

CD Tudelano 2027ra arte hitzartutako kluba izango da

CD Tudelano 2027ra arte hitzartutako kluba izango da

Klub nafarrak sei denboraldirako luzatu du akordioa Athleticekin; hamahiru talde ditu bere harrobian eta RFEF Lehen Mailan lehiatuko da

Athletic Clubek eta Club Deportivo Tudelanok datorren hilean amaitzen zen hitzarmena luzatu dute sei denboraldirako, 2027ko ekainaren 30era arte. Tuterako klubeko ordezkaritza batek, Jesus Miranda presidentea eta Guillermo Pereyra zuzendari tekniko eta kirol aholkularia buru direla, akordioa sinatu du Ibaiganen, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidentearekin eta Martin Urrejola hitzartutako klubetako arduradunarekin.

Klub nafarrak hamahiru talde ditu beheko mailetan, besteak beste Ohorezko Gazte Mailakoa, eta datorren denboraldian RFEF Lehen Mailan lehiatuko diren Lezamako bi taldeetako bat da. Bestea, Smartbank LaLigara igotzeko aukera duen SD Amorebieta da.