undefined

Ander Iruk eta Jasok kontratuak berritu dituzte

Ander Iruk eta Jasok kontratuak berritu dituzte

Atezainak bi denboraldiz luzatu du bere lotura, eta ezker atzelariak, berriz, denboraldi bakar batengatik

Ander Iru eta Antxon Jaso Bilbao Athleticeko jokalariek ekainaren 30ean amaitzen ziren kontratuak berritu dituzte. Atezainak bi denboraldirako luzatu du Lezamarekin zuen lotura, eta atzelari ezkertiarrak, berriz, denboraldi baterako.

Iru kimuen adinean iritsi zen Athleticera, eta bere bigarren denboraldia betetzen ari da Bilbao Athleticen. Aurtengoan, 14 neurketa jokatu ditu. Aurreko denboraldian lehen taldearen deialdian sartu zen Sestao Riverren aurkako Kopako partidarako.

Jaso, berriz, Burgos CF taldetik etorri zen duela bi denboraldi, eta iaz utzita joan zen SD Amorebietara. 15 partidetan hartu du parte, eta bi gol sartu ditu.