Athletic Club

Bilbao Athletic Meridara iritsi da

Bilbao Athletic Meridara iritsi da

Lehoikumeak igandean jokatuko den playoffeko lehen kanporaketaren zain daude dagoeneko euren kontzentrazio-hotelean

Bilbao Athletic Extremaduraran dago jada. Joseba Etxeberriak zuzentzen dituen lehoikumeek Meridan duten kontzentrazio-hotelean atseden hartuko dute igandean (20:15ean) Villanueva de la Serenan Celta B-ren aurka jokatuko duten igoera playoffeko lehen kanporaketaren aurretik.

Berebiziko neurketa baino lehen, bigarren talde zurigorriak bihar arratsaldean entrenatuko du bertako Estadio Romano futbol zelaian, hurrengo egunean talde galiziarraren aurka jokatu baino lehen egingo duten azken lan saioa, alegia.

Igandeko norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da Foottersen bidez, Athletic Clubeko sare sozialen kanal ofizialetan arreta berezia eskainiz ere.

Hau da Bilbao Athleticen deialdia: Iru, Agirrezabala, Campo, Jaso, Kortazar, Paredes, Luengo, Bernaola, Cabo, Victor, Ewan, Tascón, Baque, A. Nuñez, Arberas, Imanol, Diarra, Prados, Artola, Serrano, N. Williams, Guruzeta eta Agirre.