undefined

“Egiten ari garenari jarraipena eman behar diogu”

“Egiten ari garenari jarraipena eman behar diogu”

Paula Arana, bigarren taldeko aurrelaria, bihar Atletico Madrilen aurka jokatzeko 18 jokalariren zerrendaren aurpegi berria da

Iraia Iturregi Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du hedabideen aurrean, taldea bihar 12:00etan Atletico Madrilen aurka Wanda Kirol Zentroan jokatzeko Madrilera joan aurretik. Loiutarrak baieztatu duenez, arrazoi medikoengatik Nekane, Erika Vazquez eta Garazi Murua baja izango dira.

Entrenatzaileak taldearen egoeraz hitz egin du: “Taldea ondo dago. Aspaldi ez zela lortu lau partida jarraian irabaztea eta horrek konfiantza ematen dizu. Sentsazioak hobetzen jarraitzeko lan egiten dugu. Realaren aurkako taldeak ez zuen baloiarekin behar genuen lasaitasuna izan eta presaka ibili ginen. Partida honetarako baloi-jabetza eta oreka handiagoa izaten saiatuko gara”.

Hurrengo partidei begira, Iturregik zera dauka argi: “Hurrengo partidetan lehiakorrak izan behar dugu, hiru norgehiagoka ditugu zortzi egunetan: Atletico, Barça eta Real Madril. Egiten ari garenari jarraipena eman behar diogu, eta horrela puntuak lortzeko aukera izango dugu. Hiru partida oso biziak izango dira, eta horregatik hamaikakoan txandakatu behar izango dugu”.

Atletico Madrili buruz honakoa esan du: “Bihar aurkari handi bat izango dugu aurrez aurre. Ez genuen espero dauden egoeran ikustea. Irregularrak izaten ari dira, baina ez da taldeak kalitaterik ez duelako. Maila goreneko jokalariak ditu eta golegilea eta oso jokalari azkarra den Liudmila bezalako desorekatzaileak. Baloiarekin zein defentsaren bizkarra irabaziz korrika egiten min egin diezazukete. Ligako talde onenetakoa da, sailkapenean erakutsi ez arren”.

Athletic Cluben deialdia:/strong>

Amaia Peña, Andrea de la Nava, Ainhoa Moraza, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, María Díaz, Yulema Corres, Marta Unzue, Oihane Hernández, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Ane Azkona, Lucía García, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Irene Oguiza eta Paula Arana.