undefined

Museoen Nazioarteko Eguna AC Museoan

Museoen Nazioarteko Eguna AC Museoan

Athleticeko Museoak ateak doan irekiko ditu datorren asteartean, hilak 18, online sarrera erreserbatzen duten guztientzat

Datorren asteartean, hilaren 18an, Athletic Club Museoak Museoen Nazioarteko Eguna (DIM) ospatuko du, bere instalazioetara doako sarrera eskainiz, publiko guztiak bere museoa ezagutu dezan eta Athleticen historiaren ibilbide zirraragarrian murgildu dadin.

Ordutegia Museoaren ohikoa izango da, 10:00etatik 20:00etara, eta plaza bermatzeko, egungo edukiera murrizketak direla eta, sarrera online erreserbatzea gomendatzen da, AC Museoaren webgunearen bidez.

DIM-a 2021ean itzuliko da ohiko formatura, iaz aurrez aurrekoa ez zelako ospatzerik izan pandemiaren ondoriozko mugikortasun murrizketengatik.