
Bernaolak, Baquek, Aresok eta Seguinek ez dute Athleticen jarraituko
Bernaolak, Baquek, Aresok eta Seguinek ez dute Athleticen jarraituko
Filialean baja hartuko dute ekainaren 30ean euren kontratuak amaitu ostean
Julen Bernaola, Inigo Baque, Jesus Areso eta Barakaldon utzita jokatu duen Aitor Seguin Bilbao Athleticeko jokalariek ez dute talde zuri-gorrian jarraituko. Era berean, Christopher Atangana (Arenas CF), Aritz de Miguel (SD Leioa) eta Josu Juste (Sestao River) utzita zeuden jokalariak taldetik at geratu dira.
Julen Bernaola erdilaria 2014-15 denboraldian iritsi zen Danok Batetik, eta azken bi denboraldietan Bilbao Athleticen taldekide izan da, 16 partida jokatu eta hiru gol sartuta. Beste hiru urte egin zituen Baskonian, 88 partidu jokatuz.
Iñigo Baquek, hasieran erdilari baina azken denboraldietan aurrelari izan denak, 80 partidatan parte hartu du Bilbao Athleticekin, zortzi gol sartuz. 2012-13ko denboraldian Durangoko Culturaletik iritsita, Amorebieta Kirol Elkartean urtebete utzita egon zen, Baskoniarekin 53 partidatan aritu ondoren.
Aitor Seguinek utzita egin du bigarren denboraldia Barakaldon. Eibarko aurreko ezker hegalekoa kimuetan sartu zen Lezaman 2005-06an. 72 partida jokatu zituen Bilbao Athleticen, horietatik 28 Bigarren Mailan (3 gol), Basconian urte bikaina egin eta gero (11 gol 37 partidatan).
Bestalde, Jesus Aresok lau denboraldi egin ditu Bilbao Athleticen eta 79 partida jokatu.
Athleticek eskerrak eman nahi dizkie euren konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta onena opa nahi die euren etorkizunean.