undefined

Cabo, Paredes eta Diarraren kontratuen berritzea

Cabo, Paredes eta Diarraren kontratuen berritzea

Zentralak 2025era arte luzatu du kontratua, eta hegalekoa eta erdilaria 2023ra arte

Jon Cabo, Aitor Paredes eta Youssuf Diarra Bilbao Athleticeko jokalariek kontratua luzatu dute Lezaman. Lehenengoak 2023ra arte luzatu du, erdilariak bezala. Bien bitartean, zentralak 2025eko ekainaren 30era arte sinatu du bere lotura.

Cabo Danok Bat taldetik iritsi zen Lezamara, alebinen mailan, eta bere lehen denboraldi osoa egin du aurten zuri-gorrien filialean, 22 partidatan bost gol sartuta. Erdiko atzelaria behin baino gehiagotan joan da lehen taldera, eta iaz Basconia eta Bilbao Athletic ere txandakatu zituen. Dnboraldi honetan 18 partida jokatu ditu eta gol bat eskuratu du. Cabo bezala, alebinetatik dago Athleticen, Etorkizun taldetik etorri ondoren.

Bestalde, Diarra Txantreako UD taldetik iritsi zen 2016-17 denboraldian, eta Bilbao Athleticen hamaikakoan sendo aritu da Joseba Etxeberriarekin egin duen lehen urtean. 27 partidatan parte hartu du eta bi gol sartu ditu.