undefined

Heriotza: Pedro Luis Olabarri

Heriotza: Pedro Luis Olabarri

Athletic Clubek bere doluminik sentikorrena adierazi nahi die zuzendaritzako kide ohiaren senide eta lagunei une latz hauetan

Pedro Luis Olabarri Lasuen Athletic Clubeko zuzendaritzako kide ohia hil da gaur, ekainak 2. Olabarrik idazkariorde kargua hartu zuen Jose Maria Arrateren presidentetzapean 1994/1995 eta 2000/2001 denboraldien artean, eta beraz, Athleticen mendeurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu zuen.

Era berean, Bizkaiko Futbol Federazioko presidentea izan zen 1988tik 1992ra.

Athletic Clubek bere doluminik sentikorrena adierazi nahi die senide eta lagunei une latz hauetan. Goian bego.