undefined

Ewan Urainen kontratu berritzea

Ewan Urainen kontratu berritzea

Aurrelariak duela gutxi egin du debuta 21 urtez azpiko Eskoziako selekzioarekin eta 2025era arte lotu da Lezamarekin

Ewan Urain Bilbao Athleticeko aurrelariak 2025era arte berritu du Athleticekin duen lotura. Durangarrak hiru denboraldirako luzatu du kontratua, 2022ko ekainaren 30era arte zeukan kontratua berrituz.

Aurrelariaren sinadura 21 urtez azpiko eskoziako selekzioarekin estreinatu ondoren gertatu da. Ewan 2015-16 denboraldian iritsi zen Lezamara Durangoko Culturaletik, eta dagoeneko bi denboraldi egin ditu Bilbao Athleticekin, 24 partidatan zazpi gol sartuz. Basconian hasi zen duela hiru denboraldi 13 gol lortuz. Aurreko denboraldian, lehen taldean debutatu zuen denboraldi-aurrean Gaizka Garitanoren aginduetara.