undefined

Andere Leguinak amaiera eman dio bere kirol ibilbideari

Andere Leguinak amaiera eman dio bere kirol ibilbideari

Atezaina 32 urterekin erretiratu da, 13 denboraldiz lehen taldean egon ostean

Athletic Cluben 13 denboraldi egin ondoren, 32 urterekin erretiroa hartzea erabaki du Andere Leguinak. Getxotarra lehen taldearekin denboraldi gehien lehiatu dituen futbolarietako bat da, eta kontratua ekainaren 30ean amaitzean, behin betiko utziko ditu eskularruak. Leguinak 17 urte eskasekin egin zuen debuta 2006-2007 denboraldian Iñigo Juaristiren eskutik Lezaman Lagunak taldearen aurka, baina 15 urterekin iritsi zen 2003an bigarren taldearekin jokatzeko, emakumezkoen taldea sortu eta gero.

Lehen urteetan, Eli Capa lehen zurigorri atezainarekin eta Uguzne Mezorekin partekatu zuen atea. 2005ean Ainhoa Tirapu heldu zen, eta berarekin egon da denbora gehien entrenatzen. Nafarra iaz erretiratu zen eta orain Anderek itxi du ziklo luze bat, 2003-2004 eta 2006-2007 urteetako ligak lortuz. 2011-2012 denboraldian atezaina Klubetik atera zen eta hiru denboraldi egin zituen SD San Ignacio eta bat Madrid CFF taldeetan 2016an Lezamara itzultzeko baino lehen.

Guztira 13 denboralditan 46 partida ofizial jokatu ditu, 42 ligan eta bi Erreginaren Kopan. Getxokoa oin-joko handiko futbolaria da, arina eta trebea 1x1eko ekintzetan. Atezainak, duela gutxi erreportaje batean esan zigunez, futbolarekin uztartu ditu Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatzeko ikasketak, eta geroago sektoreko enpresa garrantzitsu batean egindako lanarekin.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Andere Leguinari urte hauetan guztietan izan duen jarrera bikainagatik, harrobiaren benetako adibidea baita.