
Lezama |
Aurre-akordioa Ibarrondo eta Camporen lagapenetarako
Aurre-akordioa Ibarrondo eta Camporen lagapenetarako
Bi futbolariak CD Laredon eta Urduliz FTn arituko dira datorren denboraldian, hurrenez hurren
Athletic Clubek aurre-akordioa lortu du Laredo eta Urduliz FT taldeekin datorren denboraldirako, hurrenez hurren, Alejandro Ibarrondo jokalariaren eta Gorka Campo atezainaren lagapenetarako.
Bi jokalariak CD Basconian aritu ziren iragan denboraldian. Ibarrondo Kantabriako taldean arituko da eta Espainiako Futbol Federazioko Bigarren Mailan lehiatuko da. Campok, bere aldetik, Hirugarren Mailako mailari eutsiko dio Urduliz FT taldearekin.