undefined

Manolo Moranen heriotza

Manolo Moranen heriotza

Athletic Cluben lan egin zuen ia sei hamarkadaz, 1945etik, eta idazkari nagusi izatera iritsi zen

Manolo Moran, ia sei hamarkadatan Athletic Clubeko langilea izan zena, bart hil da 90 urte zituela. Bilbotarra vera, 1945ean iritsi zen Klubera Roberto de Artecheren agintaldian lagutza-lanak egitera eta hainbat lanpostutatik pasatzen joan zen, lehen taldeko zelai ordezkaritik idazkari nagusi bihurtu arte, biak bateragarri egin zituelarik.

Bere azken urteak Bilbao Athleticen ordezkari instituzional gisa eman zituen. Dozena bat presidenterentzako enplegatu fidel eta diskretua, idazkari nagusi kargua hartu zuen Julio Lamanaren erretiroaren ondoren.

Athletic Clubek bere familia eta gertuko guztiei doluminak helarazi nahi dizkie une triste hauetan.

Hileta igandean izango da, 11:00etan, Bilboko Funeraria beilatokian.

*AC Museoaren argazkia. Manolo Moran, ezkerrean, Javier Uria presidentearekin