undefined

“Gehiago merezi izan dugu”

“Gehiago merezi izan dugu”

Marcelino Garcia Toral “jokalariez oso harro” agertu da, Athletic Clubek irabaztea merezi izan zuen partida irabazi ez izana deitoratuz

“Oso harro nago taldearen errendimenduaz, jokoaz, sortutako arrisku jokaldietaz, presioaren defentsa-mailaz… Denaz”. Marcelino Garcia Toral oso pozik agertu da bere taldeak, Athletic Clubek, Bartzelonaren aurka San Mamesen erakutsi duen mailarekin: “Hainbeste gauza ondo egiten dituzunean garaipena bidezkoa dela uste duzu. Harro gaude taldeak egin duen partidarekin. Une askotan Bartzelonaren gainetik igaro garela uste dut”.

Lehoien eta Bartzelonaren arteko norgehiagokan, athleticzaleak Katedraleko harmailetan berriro egotea izan da azpimarragarriena: “Asko esperotako unea bizi izan dut, Athleticeko etxeko entrenatzaile izatea, aulki horretan egotea, zelaian jendearekin. Eskerrak eman zaleei eta, aldi berean, laguntzeko eskatu. Talde hau eskuzabala da, saiatu egiten da eta jokatu egiten du. Exijitu egin behar diogu, baina harro egon behar dugu ere. Jendearen laguntzarekin talde hobea izango gara”.