undefined

Gozatu Valencia-Athletic partidaz San Mamesen

Gozatu Valencia-Athletic partidaz San Mamesen

Geuria! Sports eta La Campa de los Ingles tabernek larunbateko partida giro zuri-gorrian bizitzeko aukera eskaintzen dizute

Larunbat honetan (16:15ean) Ligako 7. jardunaldiko Valentzia eta Athleticen arteko partida San Mamesen bizitzeko aukera izango duzu.

Geuria!, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean kokatuta dagoen Athletic Clubeko sports tabernak, lehoien partidua jarraitzeko aukera eskaintzen dizu  pantaila erraldoien eta argiztapen efektuen bitartez, partida esperientzia biribila bihurtuz. Horrez gain, bokatak, hanburgesak, pizzak edo entsaladak eskaintzen ditu.

Partida jarraitzeko beste aukera La Campa de los Inglesesen taberna da. Asteburuko menuak eta plater konbinatuak eskaintzen ditu partidaren atarikoa girotzeko, baita edari aukeraketa onena ere. Gorde zure lekua orain. 

Larunbateko esperientzia osatzeko, Athletic Club Museoa eta San Mameseko Tourra bisitatu ditzakezu ere.