undefined

Jokalarien egoera fisikoa

Jokalarien egoera fisikoa

Hainbat jokalari baja izango dira gutxienez, lehoien hurrengo neurketarako

Azken asteetan hainbat jokalarik talde-lanetik kanpo jarraitu behar izan dute lesioak sendatzeko:

  • Itxaso Uriarte: gainkarga eskuineko adduktorean. Asteleheneko entrenamendua utzi du, badaezpada. Bilakaeraren zain.
  • Leyre Monente: luxazio errepikakorra eskuineko sorbaldan. Taldetik kanpo entrenatzen ari da. Ebakuntza posible baten zain.
  • Nekane Diez: egindako erresonantzia magnetikoak agerian utzi du edema txiki bat dagoela eskuin hankako bizeps femoralean. Bilakaeraren zain.
  • Oihane Hernandez:  Bilakaera ona du eskuineko orkatila bihurritu  izan ostean. Pixkanaka hasi da lanean berregokitzailearekin.
  • Erika Vazquez: senda-agiria jaso du.