undefined

Lezamarako sarbidea Bilbao Athletic-Celta B partidarako

Lezamarako sarbidea Bilbao Athletic-Celta B partidarako

Nahikoa izango da bazkide-txartela aurkeztea ostiral honetan, hilak 8, 19:00etan jokatuko den neurketarako

Athletic Clubeko bazkideek urriaren 8an, ostirala, Lezaman (19: 00etan) Bilbao Athletic-Celta B partida ikusi nahi badute, bazkide txartela eramatearekin nahikoa izango da, edukiera bete arte.

Komeni da garaiz joatea, ilarak saihesteko, bai sarreran, bai aparkalekuan.

Aldi berean, leihatilak irekiko dira publiko orokorrerako salmentarako. Prezioak honako hauek dira: helduak (10 euro), 15 eta 18 urte bitartekoak (5 euro) eta 15 urtetik beherakoak, doan.