
Lehen taldea |
Yuri Berchichek kontratua berritu du
Yuri Berchichek kontratua berritu du
Defentsak bi denboraldiz luzatu du bere lotura Athleticekin, 2024ko ekainaren 30era arte
Athletic Clubek eta Yuri Berchiche jokalariak akordioa lortu dute denboraldi honetan amaitzen zen kontratua beste bi urtez luzatzeko, 2024ko ekainaren 30era arte.
Defentsa zarauztarrak 106 partida jokatu ditu zuri-gorriekin, bederatzi gol sartuz. Horietako batek, Granadan, 2019-20 denboraldiko Kopako finalerako sailkatu zuen Athletic.
Yuri pozik agertu da akordioarekin: “Eskerrak eman nahi dizkiet klubari eta zaleei, emozioz beteriko lau urte izan dira. Hasiera-hasieratik, oso maitatua sentitu naiz. Oso pozik nago kontratua bi urtez luzatzeaz. Etxean bezala sentitzen naiz, gauza batzuk egiteke daude”.