undefined

Batzar Nagusiaren Gai Zerrenda

Batzar Nagusiaren Gai Zerrenda

Deialdi ofiziala eta urriaren 23an San Mamesen bazkide konpromisarioekin egingo den bileran aztertu beharreko puntuak

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak erabaki du, Estatutu Sozialetako 19., 23. eta 54.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioak Batzar Nagusira deitzea. Batzar hori San Mamesen izango da, 2021eko urriaren 23an, larunbatean, 1. deialdian, 09:45ean, eta 2. deialdian, 10:00etan. Sarbidea 13. atetik izango da. Batzarra aurrez aurrekoa izango da, eta Gai-zerrendako puntu guztiak modu berean bozkatuko dira.

BATZAR NAGUSIAREN GAI ZERRENDA (2021EKO URRIAK 23)

  • LEHENA: Hala badagokio, Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onestea aurreko urte ekonomikoan.
  • BIGARRENA: Hala badagokio, aurreko urte ekonomikoko urteko kontuak onartzea.
  • HIRUGARRENA: Hala badagokio, hurrengo urte ekonomikorako aurrekontua onartzea
  • LAUGARRENA: Cesar Saez Hidalgo jauna Zuzendaritza Batzordeko kide berri gisa berrestea, hala badagokio.
  • BOSGARRENA: Zuzendaritza Batzordearen proiektuak eta proposamenak.
  • SEIGARRENA: Idatziz eta Batzarra egin baino bost egun lehenago aurkeztu diren bazkideen proposamenak, betiere Batzarreko kideen %10ek edo boto-eskubidea duten bazkideen %2k sinatuta.
  • ZAZPIGARRENA: Eskaerak eta galderak.