undefined

Athletic, Europako liga nagusietan gol gutxien jaso duen bosgarren taldea

Athletic, Europako liga nagusietan gol gutxien jaso duen bosgarren taldea

Lehoiek jasotako golen batez besteko baxuenetakoa daukate, tanto erdia partidako, Sevillak, Chelseak, Manchester Cityk eta Napolik bakarrik hobetuta

Orain arte zortzi jardunaldi jokatu ondoren eta txapelketen lehen laurdena betetzear dagoenean, Athletic Europako liga nagusietan gol gutxien jaso dituen bosgarren taldea da. Sailkapen honetan Sevilla, Chelsea, Manchester City eta Napoli bakarrik ditu aurretik, denak hiru tantorekin, zuri-gorriek baino bat gutxiago, eta 0,375 goleko portzentajea dute partidako, bilbotarren 0,5arekin alderatuta.

Gaur egun, LaLigan bederatzi talde daude partidako gol bat edo gutxiago jaso dituztenak, eta Athletic bigarren postuan dago norgehiagoka bakoitzeko gol erdiko batez bestekoarekin, andaluziarrek soilik gaindituta. Lehoien atzetik, Vila-realek bost ditu, 0,625eko koefizientea du, Atletico Madrilek sei, 0,75 jardunaldiko, eta Realak eta Espanyolek zazpi eta zortzi, biak lehia bat gehiagorekin, eta 0,778 eta 0,889 golekin partidako, hurrenez hurren. Aitzitik, Bartzelonak, Betisek eta Rayok gol bana hartu dute batez beste neurketa bakoitzean.

Premierren, Brightonek bost baloi jaso ditu bere sareetatik, Liverpoolek sei, Brentfordek zazpi eta Wolvesek zortzi, eta hurrenez hurren, ondorengo porzentajeak dituzte: 0,625, 0,75, 0,875 eta 1.

A Serieari dagokionez, Milanek zazpi gol daramatza kontran, 0,875eko portzentajearekin, eta Torinok zortzi, bat neurketa bakoitzeko. Bundesligan, defentsan talderik onena Friburgo da, sei tanto jaso baititu eta jardunaldi bakoitzeko 0,75 gol hartuz. Mainz 05, Bayern Munich eta RB Leipzig taldeei, berriz, zortzi gol egin dizkiete, ligako hitzordu bakoitzeko bat, batez beste. Azkenik, Ligue 1-ari erreparatuz, Niza nabarmentzen da bost tanto eta norgehiagoka bat gutxiagorekin, 0,556 bakoitzeko. Bestalde, Stade Rennaisek bederatzi ditu sailkapenean, 0,9 partidako, eta PSGk hamar, beste hainbeste jardunalditan.

 LIGA  TALDEA  PARTIDAK   GOLAK   EHUNEKOA 
ESP SEVILLA 8 3 0,375
ING CHELSEA 8 3 0,375
ING  MANCHESTER  CITY 8 3 0,375
ITA NAPOLI 8 3 0,375
ESP ATHLETIC 8 4 0,500
FRA NIZA 9 5 0,556
ESP VILA-REAL 8 5 0,625
ING BRIGHTON 8 5 0,625
ESP ATLETICO 8 6 0,750
ING LIVERPOOL 8 6 0,750
ALE FRIBURGO 8 6 0,750
ESP REALA 9 7 0,778
ING BRENTFORD 8 7 0,875
ITA AC MILAN 8 7 0,875
ESP ESPANYOL 9 8 0,889
FRA RENNES 10 9 0,900
FRA PSG 10 10 1,000
ESP BETIS 9 9 1,000
ESP RAYO 9 9 1,000
ESP BARTZELONA 8 8 1,000
ITA TORINO 8 8 1,000
ALE BAYERN MUNICH 8 8 1,000
ALE RB LEIPZIG 8 8 1,000
ALE MAINZ 05 8 8 1,000
ING WOLVES 8 8 1,000