undefined

Unai Simon txapeldunorde olinpikoari omenaldia Lehendakaritzan

Unai Simon txapeldunorde olinpikoari omenaldia Lehendakaritzan

Urkullu lehendakariak Tokio 2020 ekitaldian domina eta diploma eskuratu zituzten Basque Teameko kirolariei harrera egin die

Iñigo Urkullu lehendakariak 2020ko Tokioko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan nabarmendu ziren Basque Teameko kirolarien lana goraipatu nahi izan du. Horien artean dago Unai Simon gure atezaina, zilarra lortu baitzuen Espainiako futbol selekzioarekin.

Lehendakaritzan egindako ekitaldian, Tokion domina edo diploma eskuratu zuten kirolariak eta Basque Team Fundazioa osatzen duten Patronatuko kideak izan dira, horien artean Athletic Club, Aitor Elizegi presidenteak ordezkatuta.

Hauek dira ekitaldira joan diren kirolari olinpikoak: Unai Simon (zilarra futbolean), Maialen Chorraut (zilarra slalomeko piraguismoan), Iñigo Peña (diploma ur lasaietako piraguismoan), Virginia Diaz (diploma arraunean), Ander Elosegi (diploma slalomeko piraguismoan), Iñigo Llopis (zilarra igeriketan), Nahia Zudaire (diploma igeriketan), Asier Garcia (diploma gurpil-aulkiko saskibaloian), David Mouriz (diploma gurpil-aulkiko saskibaloian), Higinio Rivero (diploma piraguismoan), Iker Sastre (diploma mahai-tenisean), Rakel Mateo (diploma triatloian) eta Agurtzane Egiluz (diploma gurpil-aulkiko saskibaloian).