undefined

“Etenaldiak ez du gure jokoaren erritmoa jaitsiko”

“Etenaldiak ez du gure jokoaren erritmoa jaitsiko”

Marcelinok zaleei hiru puntuak ematea espero du San Mamesen % 100eko edukierarekin jokatuko den lehen partidan: “Asko motibatzen gaitu”.

Marcelino Garcia Toralek prentsaurrekoa eskaini du bihar San Mamesen jokatuko den Athletic-Villarreal partidaren atarian. Hiru aste lehiatu gabe egon ondoren, entrenatzaile zuri-gorriak azaldu du geldialdiak ez duela taldearen jarduteko modua aldatuko eta ez duela  jokoaren erritmoa jaitsiko: “Jokalari apartak ditugu, eta partida oso ondo prestatu dute”

Aurkariari dagokionez, Villarreal CF, Marcelinok jokoan duen “irizpide ona” nabarmendu du: “Ligako plantillarik indartsuenetako bat da, entrenatzaile bikaina eta kalitate handiko jokalariak dituena. Gol gutxi jasotzen dituzte, guk bezala, eta goian alternatiba asko dituzte. Partida bakarra galdu dute orain arte eta ziur nago taularen goiko aldean bukatuko dutela denboraldi amaieran. Ez gaitu kezkatzen, bihar garaipena lortzeko argudio nahikoak ditugu”.

Horietako bat, %100 edukiera San Mamesen: “Asko motibatzen gaitu gure zelaia beteta sentitzeak. Nire kasuan, lehen aldia izango litzateke Athleticeko entrenatzaile gisa, nahiz eta denboraldi honetako partidetan pixkanaka gozatzen joan naizen. Zaletasun handi honi garaipen bat emateko lan egin dugu aste hauetan”.