undefined

Athletic-Cadiz partidarako sarreren salmenta

Athletic-Cadiz partidarako sarreren salmenta

Erosi zure eserlekuak azaroaren 5ean San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako

Azaroan 5ean, ostirala, 21:00etan San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Cadiz CF taldeen arteko LaLigako 12. jardunaldiko partidarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek urriaren 25etik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Clubeko Sarrera Webaren bitartez.

Halaber, San Mameseko leihatiletan sarrerak urriaren 4n, ostegunean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara erosi ahal izango dira, baita azaroaren 5ean bertan ere, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.

Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.