
“Lehenik eta behin zaleei barkamena eskatu behar diegu”
“Lehenik eta behin zaleei barkamena eskatu behar diegu”
Marcelinok biziki deitoratu du taldeak Cadizen aurkako porrotean erakutsitako maila eta “horrelako partidarik” zaleei berriro ez eskaintzea espero du
“Lehenik eta behin, barkamena eskatu behar diegu zaleei”. Marcelino Garcia Toralek atsekabetuta hitz egin zuen komunikabideen aurrean, San Mamesen Cadiz CF-ren aurka porrota jaso ostean Athleticek erakutsitako jokoarekin eta mailarekin. Entrenatzaile asturiarrak argi hitz egin zuen laurogeita hamar minuturen ostean: “Ezin da azaldu gaurko partida, baina gertatu egin da. Ez dut ulertzen dena alde dugunean horrelako partida bat galdu izana, bere taldearekin eta bere jokalariekin topera egon diren zaleen bultzadarekin. Lehen zatian ez gara agertu. Bigarren zatian saiatu gara, baina ez gara behar bezain emankorrak izan eta ez dugu aukera argirik izan. Orokorrean onena izan dena irabazi du neurketa. Gure zaleei denboraldi honetan gaur eskainitakoa berriro ez eskaintzen saiatuko gara.
Athletic Club bere mailarik onenetik “urrun” egon da gaur: “Oso triste uzten nau gaurko norgehiagokak, ez nuen hau espero. Gaur jokatu dugun bezalako partida bat jokatuta, merezi duguna daukagu. Intentsitatea eta ideiak falta izan zaizkigu geneukan plana gauzatzeko. Egoera ezin hobea genuen goian jartzeko. Izorratuta nago”.