Lan saioak ateak zabalik
Zaleek asteko lehen hiru entrenamenduak ikusi ahal izango dituzte
Lehen talde zuri-gorria bihar itzuliko da lanera atseden egunaren ondoren. Asteleheneko (18:30), astearteko (11:00) eta asteazkeneko (11:00) entrenamenduak ateak irekita izango dira, beraz, ikusleak Lezamako instalazioetara hurbildu ahal izango dira jokalari zuri-gorrien lana ikusteko.

