undefined

Partida aurrekoa: Levante UD vs Athletic Club (LaLiga 14. J)

Partida aurrekoa: Levante UD vs Athletic Club (LaLiga 14. J)

Lehoiek gaur gauean Ciutat de Valencian jokatuko duten partidari begira jakin behar duzun guztia

Bi astez nazioarteko konpromisoengatik lehiatu gabe egon ondoren, Athletic Clubek berriro jokatuko du LaLigan gaur gauean (21:00etan) Estadi Ciutat de València zelaian Levante UD taldearen aurka (J14). Lehoiak sailkapeneko zortzigarren postuan daude gaur egun, eta garaipen batek Europako sailkapenean aurkarien presioa mantentzen lagunduko luke, batez ere zuri-gorriek, partida bat gutxiagorekin, Rayo Vallecano seigarren sailkatua bi puntura dutelako. Nabarmentzekoa da lehoiek ez dutela oraindik etxetik kanpo galdu denboraldi honetan.

Levante-Athletic Matchday graphic

Deialdia

Marcelinok 23 lehoi deitu ditu gaur gauean Levante UD taldearen aurka jokatzeko. Zerrendara itzuli dira Asier Villalibre eta Oier Zarraga, euren lesioetatik osatuta, eta Iñigo Martinez, 12. jardunaldian Reale Arenan jasotako txartel bikoitzagatik zigortuta. Espedizioan errepikatu du Nico Serranok Bilbao Athleticeko jokalariak. Baja dira: Vivian, Yuri eta Peru Nolaskoain.

Marcelino

Marcelino Garcia Toral Athletic Cluben entrenatzailearen partida aurreko hausnarketak errepasatu.

Aurkaria



Levante UDk, 1909an sortua, Valentzian du egoitza. 16 denboraldi egin ditu Lehen Mailan, eta 2106/17 denboraldian igo zen azken aldiz maila gorenera. Estadi Ciutat de Valencian jokatzen du Levantek, 26.354 lagunentzako edukierarekin.

Gaur egun 19. postuan dago sailkapenean eta Javier Pereirak zuzentzen du, Paco Lopezen ordez taldearen aulkian eseri eta gero joan den urrian. Levantek ez du garaipenik lortu 2021-22 denboraldian, beraz, lehenengoa eskuratu eta jaitsiera saihesteko puntu oso baliotsuak lortu nahiko ditu.

Levante-Athletic opponent's latest matches

Estatistikak
1963an LaLigan jokatu zuten lehen norgehiagokatik, Athleticek eta Levantek 30 partida jokatu dituzte guztira, eta lehoiek emaitza positiboa lortu dute: 17 garaipen, 6 berdinketa eta 7 porrot.

Ciutat de Valencian jokatutako partidei dagokienez, Athletic garaile da ere 6 garaipen, 4 berdinketa eta 5 porrotekin. 

Athleticzaleak munduanGlobal-kick-off-times-LaLiga-MD14-Levante-UD-vs-Athletic-Club--19-11-2021
Zauden lekuan zaudela, ez ezazu galdu gure Athleticen partida. 

Eta gogoratu, Levante-Athletic partida San Mamesen ere ikus daiteke! Etorri Geuria! kirol tabernara 20:30etik aurrera, eta gozatu neurketaz girorik onenean!