undefined

Partida aurrekoa: Athletic Club vs Granada CF (LaLiga 15. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club vs Granada CF (LaLiga 15. J)

Lehoiek gaur gauean San Mamesen jokatuko duten partidari begira jakin behar duzun guztia

Athletic Clubek berriz ere jokatuko du bere zaleen aurrean, San Mamesen. Lehoiek Granada CF hartuko dute, txapelketako 15. jardunaldiko norgehiagokan, azken neurketan puntu bat eskuratu ondoren Levante UD taldearen aurka. Garaipena lortuz gero, Marcelinok zuzendutako jokalariak Europako txapelketarako txartela ematen duten postuetatik gertu egongo lirateke. Zuri-gorriak, partida bat gutxiagorekin, zortzigarren postuan dira, Rayo Vallecano seigarren sailkatuarengandik lau puntutara.

*Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, atzo ospatu zena, San Mamesek mosaiko more handi bat erakutsiko du jokalariak zelaira irtetetzerakoan.

Sarrerak

Zure zain gaude San Mamesen! Erosi zure sarrera orain.

Deialdia

Marcelinok 22 lehoi deitu ditu gaur gauean Granada CF taldearen aurka jokatzeko. Zerrendan errepikatu du Nico Serrano Bilbao Athleticeko jokalariak. Lesioengatik baja dira: Villalibre, azken jardunaldian min hartu ostean, Vivian, Yuri eta Peru Nolaskoain.

Marcelino

Marcelino Garcia Toral Athletic Cluben entrenatzailearen partida aurreko hausnarketak errepasatu.

Aurkaria

 

 

 

 

 

Granada CF 1931n sortu zen eta 26. denboraldia du maila gorenean. Talde andaluziarra Lehen Mailakoa da 2018/19an azken aldiz igo zenetik. Los Carmenes futbol-zelaian jokatzen du eta gaur egun LaLiga Santanderreko 17. postuan dago, Elche CFrekin 11 punturekin berdinduta, jeitsiera postuestako mugan. Robert Moreno, Espainiako selekzioko hautatzaile ohia, taldeko egungo entrenatzailea da, baina ez da San Mameseko aulkian eseriko, aurreko jardunaldian Real Madriden aurka kanporatu baitzuten eta zigortuta dago. Dani Guindosek bere lekua hartuko du. Alhambra hiriko taldeak bere azken bost partidetatik bakarra irabazi du, hain zuzen ere, lehoien azken aurkariaren kontra, Levante UDren aurka.

Estatistikak

1941ean LaLigan jokatu zuten lehen norgehiagokaz geroztik, Athleticek eta Granadak berrogeita hamar partida jokatu dituzte txapelketa honetan, lehoien aldeko balantzearekin: 26 garaipen, 11 berdinketa eta 13 porrot.

San Mamesen jokatutako partidei dagokienez, Athletic ere gehienetan gailendu da, 20 garaipen, 2 berdinketa eta 3 porrotekin.

Katedralean bi taldeek aurrez-aurre jokatu dituzten azken bost partidetatik, hiru lehoien aldeko markagailuarekin amaitu dira, bakarra berdinketa amaitu zen eta beste bat kanpoko taldearen alde.

Granadaren aurkako lehoien estatistika guztiak kontsulta itzazu.

Athleticzaleak munduan

Global-kick-off-times-LaLiga-MD15-Athletic-Club-vs-Granada-CF-26-11-2021

Zauden lekuan zaudela, ez ezazu galdu gure Athleticen partida.

Eta gogoratu, Athletic-Granada partida baino lehen, 19:30etik aurrera, Geuria! Sportsbar dela neurketaren atarian futbol-girorik onenaz gozatzeko lekua.