undefined

Athletic-Betis partidarako sarreren salmenta

Athletic-Betis partidarako sarreren salmenta

Erosi zure eserlekuak abenduaren 19an San Mamesen jokatuko den LaLigako neurketarako

Abenduaren 19an, igandea, 16:15etan San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Real Betis Balompie taldeen arteko LaLigako 18. jardunaldiko partidarako sarrerak eskuragai daude jada Athletic Clubeko webgunean.

Halaber, San Mameseko leihatiletan sarrerak abenduaren 18an, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara erosi ahal izango dira, baita abenduaren 19an ere, 10:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.