
Eskuragai Athletic Cluben poster ofiziala
Eskuragai Athletic Cluben poster ofiziala
Denboraldi honetako talde argazkiak omenaldia egiten dio Athletic Club Fundazioari, 2022an hogei urte beteko dituen honetan
Athletic Clubeko eta Genuine Athletic Club Fundazioko lehen taldeek 2021-22 denboraldirako poster ofiziala dute.
Athletic Club Fundazioa, bere 20. urteurrenaren atarian, gure lehoien ohiko talde argazkiaren protagonista nagusia da. Athletic Cluben oinarri garrantzitsuenetako bati keinua, bi hamarkada baitaramatza gizartea leku hobe bihurtzeko lanean.
Posterrak Athleticen webgunean daude eskuragarri eta, aurki, Kutxabanken bulegoetan (Clubaren babesle nagusia) eta Euskaltelen saltokietan (emakumezkoen taldearen babesle ofiziala) banatuko dira.
Gainera, San Mameseko gure denda ofizialean edo Athletic Cluben online dendan ere erosi ahal izango duzu zure alea.
Athletic Cluben poster ofiziala deskargatu 2021/22
Emakumezkoen Athletic Clubeko poster ofiziala deskargatu 2021/22
Deskargatu poster ofiziala – Genuine Athletic Club Fundazioa 2021/22