
“Gehiago merezi izan dugula uste dut”
“Gehiago merezi izan dugula uste dut”
Marcelino “pozik” dago bere jokalariek erakutsi dunagatik eta “atsekabetuta” emaitzagatik
Marcelino Garcia Toral harro agertu zen bere futbolarien jardunaz Athletic Cluben eta Real Madriden arteko partidaren amaieran: “Oso pozik nago jokalariek aurkari handi baten aurrean izan duten erantzun eta jokoarekin, eta atsekabetuta emaitzarekin. Real Madrilen aurkako bi partidetan punturik ez lortzea nahiko bidegabea iruditzen zait. Gehiago merezi izan dugula uste dut. Hala ere, alde positiboarekin geratu behar dugu, eta gero eta hobeak gara“.
Entrenatzaile zuri-gorriak hain azkar desabantailan jarri izana deitoratu zuen: “Pena da sei minututan bi gol jaso eta dena maldan gora jarri izana. Kosta egin zaigu lehen golari buelta ematea, eta zoritxar pixka bat izan dugu bigarrenean, baina horrelakoa da futbola. Hortik aurrera, taldearen erantzuna bikaina izan da. Real Madridek aukera gutxi sortu ditu eta guk hainbat konbinazio on izan ditugu, gora joan gara amaierara arte eta bigarrena sartzea falta izan zaigu. Zorionak eman behar dizkiet, baina baita nire jokalariei ere“.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid

