undefined

FC Barcelona, final zortzirenetako aurkaria

FC Barcelona, final zortzirenetako aurkaria

Athleticek Kataluniako taldea hartuko du San Mamesen

Athletic Clubek Bartzelona izango du aurkari 2021-22 Kopako final-zortzirenetan. Kanporaketa, partida bakarrera San Mamesen, urtarrilaren 20an, osteguna, jokatuko da, 21:30ean.

Athletic-Barça klasikoa da lehiaketa honetan, 44 aldiz jokatu baitute elkarren aurka orain arte. Partiden balantzeak Kataluniako taldeari mesede egiten dio, lehoiek 16 garaipen, sei berdinketa eta 24 porrot jaso baitituzte orotara. San Mamesen jokatutako gurutzaketei dagokienez, estatistikak berdindu egiten dira: 12 garaipen bakoitzarentzat, eta 4 berdinketa.

Nabarmendu beharra dago, bien arteko azken neurketa (final baten aurretik) 2019-20 Kopako final-laurdenetan izan zela, partida bakarrera ere, eta Athleticek Barça kanporatu zuela 1-0 irabazita, Iñaki Williamsek azken txanpan sartutako gol ahaztezinari esker.

Horrela geratu dira final-zortzirenetako gainerako kanporaketak:

  • CD ATLETICO BALEARES – VALENCIA CF
  • GIRONA FC – RAYO VALLECANO
  • REAL SPORTING GIJON – CADIZ CF
  • ELCHE CF – REAL MADRID CF
  • REAL SOCIEDAD – ATLETICO DE MADRID
  • REAL BETIS – SEVILLA FC
  • ATHLETIC CLUB – FC BARCELONA
  • RCD MALLORCA – RCD ESPANYOL