
2022ko Superkopako kamiseta berezia
2022ko Superkopako kamiseta berezia
Athleticek ELITE kamiseta berezia jantziko du Riyadhen, bularrean lauko finaleko adabakia eta maukan orain arte lortutako Superkopako hiru tituluen harmarria eramango du
Athletic Clubeko futbolariek 2022ko Superkopako 4ko finalean parte hartzeko elastiko berezia jantziko dute, asteazken honetatik aurrera Riyadh Athletic Cluben, Atletico Madrilen, Real Madrilen eta FC Bartzelonaren aurka.
Lehoiek osteguneko finalaurrekoan (King Fadh Stadium, 20:00etan) eta, garaipena lortzen badute, igandeko finalean (King Fadh Stadium, 19:30ean), bi xehetasun izango dituzte ohiko elastiko zurigorrian: adabaki bat bularrean, lehiaketaren logotipoarekin, eta harmarri bat eskuineko maukan, non eskuratutako 3 Superkopak agertzen diren (1984, 2015 eta 2021an lortutakoak).
Superkopa honetarako ELITE elastiko berezia – Jokalariek partiduetan janzten duten berbera – Klubaren online dendan eskura daiteke, ohiko prezioan, baina pertsonalizazio berezi hori, serigrafia (dortsala eta izena) doan eta musutruk bidalita. Produktua Athletic Clubeko denda fisikoetan ere eros daiteke.