
Valencia CF, Kopako finalerdietako aurkaria
Valencia CF, Kopako finalerdietako aurkaria
Athletic Clubek talde valentziarraren aurka neurtuko ditu indarrak partida bikoitzera jokatuko den kanporaketan
Athletic Clubek Valencia CF izango du aurkari 2021-22 Kopako finalerdietan. Kanporaketa bi partidatara izango da, joanekoa San Mamesen eta itzulikoa Mestallan. Lehenengo norgehiagoka, Katedralean, otsailaren 10ean izango da, datorren ostegunean, 21:30ean, eta kanporaketaren amaiera Valentzian izango da, martxoaren 2an, asteazkena, (21:00etan). Athleticek jokatutako azken bi finalerdietan etxean ekin zion kanporaketari eta bietan lortu zuten zuri-gorriek finalerako txartela, Granadaren eta Levanteren aurka.
Zuri-gorriek eta valentziarrek hamabi aldiz ikusi dute elkar Kopan, bost garaipen, bi berdinketa eta bost garaipeneko balantze oso parekatuarekin.
Honela geratu da txapelketako koadroa:
- Rayo Vallecano – Real Betis
- Athletic Club – Valencia CF