undefined

Sarrerak salgai Athletic-Levante partidarako

Sarrerak salgai Athletic-Levante partidarako

Publiko orokorrak webgunearen bitartez erosi ditzake ya

Athletic Clubek eta Levante UDk martxoaren 7an, astelehena, jokatuko duten Ligako 27. jardunaldiko partidarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, bihartik aurrera, asteazkena, eskuratu ahal izango dituzte Athletic Cluben Sarrera Webaren bitartez.

Gaur, otsailaren 22 asteartea, Club Athletic Clubeko kideek bi sarrera erosi ahal izango dituzte lehentasunez (horietako bat haur mailakoa izan daiteke prezio murriztuan). Sarrerak webgunean gaituko den botoian sartuta eskuratu ahal izango dira.

Halaber, San Mameseko leihatiletan martxoaren 6an, igandea, 10:30etik 13:30etara eta 17:30etik 20:00etara erosi ahal izango dira sarrerak, bai eta partidaren egunean bertan, martxoaren 7an, 10:30tik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.