
10 urte Manchester zuri-gorri bihurtu zela
10 urte Manchester zuri-gorri bihurtu zela
Hamarkada bat bete da Manchester United-Athletic Club partida ahaztezinak 8.000 athleticzale baino gehiago bildu zituela hiri britainiarrean
Gaur, 2022ko martxoaren 8a, 10 urte beteko dira Athletic Clubek azken hamarkadan jokatu duen partidarik gogoangarrienetako bat jokatu zuenetik. Multzoko lehen postuan sailkatu eta Moskuko FC Lokomotiv kanporatu ondoren Europa Ligako partida bikoitzeko kanporaketa batean, zozketak Manchester United FC-Athletic Club ikusgarria ekarri zuen final-zortzirenetan.
Joaneko partidan, Old Trafforden, Marcelo Bielsak zuzentzen zuen taldeak benetako futbol konbinatiboa eta erasokorra zabaldu zuen. Llorenteren, De Marcosen eta Muniainen golek 2-3koa ezarri zutenBilbora. Baina, ‘Red Devils’ en soropilaren gainean bizi izandakoaren gainetik, erakustaldia zale zurigorriek egin zuten, 8.000 athleticzaletik gora Manchesterrera joan baitziren, bai et portaera eredugarria erakutsi ere hiri britainiarrean.
Masa adoretsu hori mobilizatzeko 28 charter hegaldi behar izan ziren, Bilbotik eta Gasteiztik ateratakoak. Horrez gain, errepideko joan-etorri ugari egin ziren, bai autobusez, bai ibilgailu partikularrez, eta ez zuten zalantzarik izan Eurotunela zeharkatzeko orduan.
Britainia Handiko lurretara bidaiatu zuten 8.000 zale baino gehiagok errekorra ezarri zuten Espainiako taldeen zleen joan-etorrietan, finalak kontuan hartu gabe. Manchesterren ere eragin handia izan zuen, aspaldian ez baitzen ikusten hainbeste bisitari eredugarri. Izan ere, ez zen istilurik izan bi zalegoen artean.
San Mamesek beste festa bat bizi izan zuen itzulerako norgehiagokan. Beste garaipen batek (2-1) lehoiak final-lardunetara eraman zituen Athleticen ibilbide historiko batean.