undefined

Athletic-Getafe partidarako sarreren salmenta

Athletic-Getafe partidarako sarreren salmenta

Salmenta orokorra, asteazken honetatik, hilak 9, aurrera. Club Athleticeko kideek bi sarrera erosi ahal izango dituzte lehentasunez

Athletic Club eta Getafe CF taldeen arteko LaLigako 29. jardunaldiko partidarako (martxoaren 18an, ostirala, 21:00etan San Mamesen)  sarrerak erosi ahal izango dira martxoaren 9tik, asteazkenetik, 10:30etik aurrera Athletic Club Sarrerak webgunearen bidez.

Martxoaren 8an, asteartea, Club Athleticeko kideek bi sarrera erosi ahal izango dituzte lehentasunez (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan) Sarreren webgunean jarriko den botoian.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak martxoaren 17an (osteguna), 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta martxoaren 18an (ostirala), 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.

Interesdun bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzeko, sarrerak agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.