
“Taldea ondo lehiatu da aurkari handi baten aurka”
“Taldea ondo lehiatu da aurkari handi baten aurka”
Marcelino Garcia Toralek “azken minutuetan berdinketa bilatzeko orduan asmatu ez izana” deitoratu du
Marcelino Garcia Toralek agerraldia egin du Athleticek Benito Villamarinen Betisen aurka 1-0 galdu zuen partidaren amaieran. “Ezin diet jokalariei ezer aurpegiratu. Talde oso on baten aurka lehiakorrak izan gara, baina partida bere zakuan gol gehien dituen taldearen alde amaitzen da. Talde bikaina da Betis eta hobeto defenda genezakeen oso gol ona sartu digute. Gure aukerak izan ditugu, asko, baina ez dugu asmatzerik lortu. Prestutasuna eta grina izan dugu, baina azken txanpan ez gara fin ibili”.
Taldeak Europako postu bat lortzeko dituen aukerez galdetuta, entrenatzaile asturiarrak honako hau adierazi du: “Hurrengo partidan pentsatu behar dugu, gero damutu ez gaitezen. 10 partida geratzen dira, horietatik sei etxean. Lehenbailehen indarberritu behar gara hurrengo partidari aurre egiteko. Izorratuta gaude, ilusio handia genuen partida hau irabazteko”.
Erlazionatutako partidak
Real Betis - Athletic Club

